Euskal ordezkaritza zabala Familia Enpresen XXVIII. Kongresuan
“Jatorria eta Helmuga” lelopean, Burgosen egin da Familia Enpresen XXVIII. Kongresua, Familia Enpresaren Institutuak (IEF) antolatuta. Topaketak estatuko 600 enpresa-lider, erakunde-ordezkari eta aditu baino gehiago bildu ditu. Hiru jardunalditan zehar, parte-hartzaileek familia enpresek gaur egun dituzten erronkei buruz hausnartu dute, bai eta garapen ekonomiko eta lurralde-garapenean duten eginkizunari eta etorkizuneko ikuspegiari buruz ere. Kongresuak euskal ordezkaritza zabala izan du, AEFAMEko kideek eta Euskadiko familia enpresek osatua, gure lurraldeko enpresa-ehunaren izenean bertaratu baitziren. Parte-hartze horrek aukera eman du esperientziak partekatzeko, joerak aztertzeko eta beste erkidego batzuetako elkarteekin lankidetza indartzeko. Irekiera-saioan, Ignacio Rivera Quintana, Familia Enpresaren Institutuko presidenteak, enpresa familiarrek gizartean eta ekonomian duten garrantzia nabarmendu zuen: “Enpresa familiarrok eragin positiboa gara, hori da gure xedea. Ekonomiaren sustrai eta motorra gara: ahaleginaren, berrikuntzaren eta konpromisoaren emaitza; epe luzeko ikuspegia eta etorkizunerako begirada.” AEFAMEtik, halako topaketek duten balioa azpimarratu nahi dugu, iraunkortasunarekiko konpromisoa, belaunaldi-jarraipena eta lurralde-garapen orekatuaren aldeko lana sendotzen baitute. Kongresua, era berean, esperientziak trukatzeko eta harremanak sendotzeko aukera paregabea izan da, Espainiako familia empresen ordezkariekin batera.
Euskal ordezkaritza zabala Familia Enpresen XXVIII. Kongresuan Read More »










