Koldo Egurenek RNE-n eta COPE-n nabarmendu du belaunaldi berriak familia-enpresaren etorkizunerako prestatzearen garrantzia
Kimuako presidente berriak prestakuntza, gobernantza eta esperientzien trukea nabarmendu ditu familia-enpresetako belaunaldi-erreleboari aurre egiteko funtsezko tresna gisa. Koldo Eguren, duela gutxi Kimua AEFAMEko gazteen foroaren presidente izendatua, Radio Nacional de Españan (RNE) eta COPE Euskadin elkarrizketatu dute, eta familia-enpresan belaunaldi berriek duten zereginari buruzko ikuspegia eta etapa berri honetan bultzatu nahi dituen lan-ildo nagusiak azaldu ditu. Bi elkarrizketetan, Egurenek nabarmendu du belaunaldi berriak familia enpresariaren barruan dagozkien erantzukizunak hartzeko prestatzearen garrantzia, beren ibilbide profesionala familia-enpresan garatu ala ez. Ildo horretan, arreta berezia jarri du akziodun arduratsuen prestakuntzan eta familia-gobernantzan. Jabetzari lotutako eskubideak eta erantzukizunak ezagutzea, gobernu-organoen funtzionamendua ulertzea eta elkarrizketarako zein erabakiak hartzeko gune egokiak izatea funtsezko alderdiak dira, haren iritziz, familia-enpresen proiektuei jarraipena emateko. Prestakuntza, parte-hartzea eta esperientzien trukea Egurenek Kimua familia enpresari desberdinetako gazteen arteko topagune gisa duen balioa ere nabarmendu du. Bertan, kezkak partekatzeko, beste errealitate batzuk ezagutzeko eta hainbat sektoretako esperientzietatik ikasteko aukera dute gazteek.) Ildo horretan, Kimua Barrutik bezalako ekimenak jarri ditu balioan; beste familia-enpresa batzuen proiektuak bertatik bertara ezagutzeko eta parte-hartzaileen arteko ikaskuntza eta esperientzia-trukea sustatzeko aukera ematen baitute. Etapa berri honi begira, Kimuako presidenteak Nerea Uribe-Etxebarriaren presidentetzan egindako lanari jarraipena ematearen alde egin du, eta belaunaldi berrien parte-hartzea zabaltzen jarraitzeko asmoa azaldu du. Horretarako, prestakuntza-jarduerak eta topaketak sustatzen jarraitzea du helburu, gazteak beren familia-enpresen errealitatera hurbildu eta horietan inplikatu daitezen. Prestakuntza, parte-hartzea eta esperientzien trukea izango dira, beraz, lan-ildo honen oinarriak, belaunaldi berriei Euskadiko familia-enpresen jarraipenean eta etorkizunean izango duten zeregina betetzeko bidean laguntzeko.










