
Historias con Apellido, familia enpresen atzean dauden historia eta balioak gizarteari hurbiltzen dizkion bideopodcastak, bere bigarren atala argitaratu du Bodegas La Rioja Alta, S.A.ren partehartzearekin.
Kapitulu berri honetan, Guillermo de Aranzabalek eta Guillermo de Aranzabal Bittnerrek, konpainiako presidente eta zuzendari nagusiak, belaunaldien arteko erreleboaren inguruan duten esperientzia partekatzen dute.
Kapituluak balioan jartzen du nola familia-enpresaren ondorengotza aukera bihur daitekeen, denboraz, adostasunez eta familia-konpromiso sendoz heltzen zaionean, enpresa-proiektua eta hura sostengatzen duten balioak indartuz.
AEFAMEn, La Rioja Alta, S.A.k proiektu honetan parte hartu izana ospatzen dugu, familia enpresaren zeregina eta epe luzera balioa, jarraitutasuna eta errotzea sortzeko duen gaitasuna ikusarazten laguntzen baitu.
Kapitulua dagoeneko eskuragarri dago plataforma digital nagusietan.