Historias con Apellido, familia enpresen atzean dauden historia eta balioak gizarteari hurbiltzen
Euskadiko
Familia
Enpresen Elkartea
Empresa
Familiar de
Euskadi
Familia-enpresaren erreferentea
Euskadiko Familia Enpresen Elkartea irabazi-asmorik gabeko eta eskualde-eremuko enpresa-erakunde independente bat da, beren jarduera-sektoreetan lider diren 80 familia-enpresa baino gehiago biltzen dituena. 2015ean sortu zenetik, Elkartea enpresa-arloaren erreferente gisa finkatu da, familia-enpresaren eta familia-enpresariaren interesak defendatzean, balioan jartzean eta hurrengo belaunaldien prestakuntza zaintzean oinarrituta. Elkarteen helburua Euskadin hain errotuta dagoen enpresa-eredu honi laguntzeko testuinguru egoki bat sortzen/garatzen joatea da.
Berriak
2025eko Urte Amaierako Topaketaren bideoa dagoeneko eskuragarri dago. San Mamesen egindako jardunaldiaren
Lauro Ikastolako Batxilergoko 1. mailako ikasleek Familia Enpresa Ikasgeletan programaren saio berri
Atzo, San Mames estadioa Aefameko bazkideen topagune bihurtu zen. Bertaratutakoek hausnarketak, ikaskuntzak
Gaztelueta Ikastetxeko (Leioa) Batxilergoko 1. mailako ikasleek Familia Enpresa Ikasgeletan programaren saio
Espainiako Enpresa Familiarren Lurralde Elkarteek “Historias con Apellido” jarri dute abian, Pedro
Ekonomiaren bizkarrezurra
Euskadin familia-enpresak nagusi izatea oso lotuta dago herrialdeko ekintzailetza-espirituarekin. Familia-enpresak euskal ekonomiaren oinarria dira. Euskadin, euskal enpresa-sarearen %84 familia-enpresak dira, eta horrek agerian uzten du euskal ekonomiaren bizkarrezur gisa duten papera.
Enpresetan beti daude bere arrakari loturiko gako bat baino gehiago. Familia-enpresen kasuan, familia bera da gakoak identifikatu eta definitzen dituena, eta horrek proiektuari denboran irauteko sendotasuna ematen dio. Euskadin 48.091 enpresa daude; horietatik 41.401 familia-enpresak dira. Era berean, familia-enpresak enplegua sortzeko ekarpen nabarmena egiten du, eta enplegu-sortzaile sendo bat da: Euskal Autonomia Erkidegoko enpleguaren %53,10 eta Balio Erantsiaren %45 ordezkatzen ditu.
Munduko enpresa ertain arrakastatsuen gehienak familia-enpresak dira. Hiru datuk bermatzen dute hori: munduko 500 enpresarik handienen %20 familia-enpresak dira; Espainiako fakturazio handieneko enpresen bostetik bat ere familia-enpresa da; eta ospe oneneko estatuko 20 enpresen %40 familia-enpresak osatzen dute. Munduko enpresa ertain arrakastatsuen gehienak familiarrak dira. Hiru datuk bermatzen dute hori. Munduko 500 enpresa handienen %20 familiarrak dira; fakturazioagatik Espainiako enpresa handienen bostetik bat ere familiarra da, eta ospe handiena duten estatuko 20 enpresen %40 familiarrak dira.
Empresas en Euskadi
Gure DNA
Garrantzi ekonomikotik haratago, familia-enpresek gero eta gizartearentzat eredugarria bihurtzen dituzten zenbait ezaugarri espezifiko dituzte.
Ukaezina da familia-enpresak Euskadiko ekonomian eta mundu osoan duen ordezkaritza.
Hala ere, ez dira bakarrik familiek kudeatutako negozioen pisu garrantzitsua bermatzen duten zenbakiak, baizik eta haien baliorik handiena beren ezaugarri espezifikoetan datza. Balio ekonomikotik haratago, familia-enpresek erreferente bihurtzen dituzten ezaugarri propio batzuk dituzte.
«Partaide sentimendua»
Familia-enpresak belaunaldi batetik bestera partaide sentimendua mantentzen du, eta familia-enpresa izaten jarraitzeko asmo argia du.
«Ikuspegi estrategikoa»
Epe luzerako hartzen dituzten erabakiek enpresan inbertitzea eta enplegua mantentzea dute helburu.
«Erresilientzia»
Familia-enpresan lortutako irabaziak beste erabilera batzuetan baino gehiago berrinbertitzen dira, batez ere, taldeen motibazioari eta egonkortasunari esker.
«Errotzea»
Kokatuta dauden ingurunearekin eta beren jarduera egiten duten tokiarekin duten harreman estua dela eta, zailagoa da eskualde horiek uztea, eta erabakitze-guneak euskal lurraldean mantentzea bermatzen du.
Zaindu beharreko giza-ondarea
Familia-enpresa gizartearentzat zaindu beharreko ondare bat da, kalitatezko lan-harremanak, aktibo ukiezinenganako inbertsioa, enpleguari eta aberastasunaren sorrerari egindako ekarpena edo komunitatearekiko konpromisoa bezalako onura sozialengatik.
Azken hamarkadetan, familia-enpresa euskal ekonomiaren lehiakortasunaren-esparruan eragile funtsezkoa izan da gako gisa jardun du, enpresa- eta gizarte-ehun ekonomikoari egonkortasuna emanez eta hazkunde ekonomikoari lagunduz. Eszenatoki horretan, familia-enpresak, gizarteak eta erakundeek osatutako lehiakortasunaren zirkulu birtuosoak (euskal gizarteari balioa eman diona eta funtzionatu duena) izan behar du garatu eta sustatu beharreko eredua.
Euskadi Family Business Friendly
Familia Enpresaren Elkarteak (Aefame) 2015etik dihardu familia-enpresarentzat eta familia-enpresariarentzat ekosistema lehiakorra egoki bat eraikitzen, egonkortasuna eta hazkunde-potentziala eman diezaioten. Filosofia horrekin sortzen da “Euskadi family business friendly”.
Euskadik familia-enpresa horien kokaleku eta mantentze-leku oparoa eta erakargarria izaten jarrai dezan, funtsezkoa da familia-enpresaren eta familia-enpresariaren garapena eta hazkundea ahalbidetuko duen ekosistema erakargarri eta lehiakor bat garatzea. Familia-enpresari eta familia-enpresariari Euskadin errotzea bermatuko dien egonkortasuna eta hazkunde-potentziala ematea da helburua. Azken batean, Euskadi horren garapenerako ingurune egokia bihurtu dezaketen alderdi sozioekonomikoak definitzea eta garapen horrek gizartean eragina izatea bilatzen duen plan bat da.
Ekosistema honen garapenaren palanka nagusiak hauek dira:
-
Gobernantza-eredu aurreratua
-
Ikusgarritasuna eta aitortza soziala
-
Hezkuntza-sistema aurreratua
-
Talentua erakartzea
-
Fiskalitate lehiakorra
-
Erabaki-zentroen mantentzea
Kimua Taldea: gazteen prestakuntza
Kimua Euskadiko Familia Enpresaren Elkartearen gazte-taldea da, 2016aren amaieran sortu zena, familia-enpresetako etorkizuneko belaunaldiak prestatzeko eta haien ondorengotza-prozesuan laguntzeko helburuarekin.
Ekimen hau Aefameko enpresa elkartuetakoak diren eta bi bide hauetako bat aukeratu duten 18 eta 45 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago: enpresan erantzukizun-karguak hartzea edo kudeaketatik aldendu eta enpresaren akziodun izatea.