Europako Familia Enpresaren Barometroaren aurkezpena

Ver calendario
2016-11-18 09:30 - 11:00
Calle Arrasate, 2, San Sebastián, España
Dirección: Calle Arrasate, 2, San Sebastián, España

Azaroak 18, ostirala, Aefamek KPMGrekin batera antolaturiko ekitaldi bat izango dugu Kutxabankek Donostiko Arrasate kalean duen bulegoan. Javier Larrañaga, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzaketa Ahalduna, bertan egongo da eta parte hartuko du.

Ekitaldiak KPMGk egindako bi Ikerketa izando ditu hizpide. Alde batetik, bostgarren aldiz egin den Europako Familia Enpresaren Barometroa eta bestetik Global Family Business Tax Monitor ikerketa.

Europako Familia Enpresaren Barometroa urtero egiten den Estudioa da eta Familia Enpresen Zuzendari eta Jabeen konfiantza  eta haien helburuak eta etorkizuneko kezkak aztertzen ditu. Aurten, gainera, atal berezi bat dauka Euskadiri buruz.

Bestetik, Global Family Business Tax Monitor  Familia Enpresarekin lotura duen konparaketa fiskal batean oinarritzen da. 2014. urteko lehenengo edizioan 23 herrialde europearren sistema fiskala aztertu zuten eta bigarren edizio honetan azterketa globalagoa egin dute, Amerika, Europa, Ekialde Ertaina, Áfrika, Asia eta Ozeaniako jurisdikzio garrantsitzuenak diren 42 herrialdeen sistema fiskalaren azterketaren bitartez.

Estudioak aurkeztu ostean  Uvescoren Presidentea eta Aefameren Juntako kidea den José Ramón Fernández de Barrena eta Jabier Larrañaga, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Diputatua artean elkarrizketa bat egongo da. Haien iritzia emango dute ikerketek dioten informazioari buruz.

Donostiko Arrasate kaleko Kutxabanken bulegoaren barnekaldea.