“Jatorria eta Helmuga” lelopean, Burgosen egin da Familia Enpresen XXVIII. Kongresua, Familia Enpresaren Institutuak (IEF) antolatuta. Topaketak estatuko 600 enpresa-lider, erakunde-ordezkari eta aditu baino gehiago bildu ditu.
Hiru jardunalditan zehar, parte-hartzaileek familia enpresek gaur egun dituzten erronkei buruz hausnartu dute, bai eta garapen ekonomiko eta lurralde-garapenean duten eginkizunari eta etorkizuneko ikuspegiari buruz ere.
Kongresuak euskal ordezkaritza zabala izan du, AEFAMEko kideek eta Euskadiko familia enpresek osatua, gure lurraldeko enpresa-ehunaren izenean bertaratu baitziren. Parte-hartze horrek aukera eman du esperientziak partekatzeko, joerak aztertzeko eta beste erkidego batzuetako elkarteekin lankidetza indartzeko.
Irekiera-saioan, Ignacio Rivera Quintana, Familia Enpresaren Institutuko presidenteak, enpresa familiarrek gizartean eta ekonomian duten garrantzia nabarmendu zuen:
“Enpresa familiarrok eragin positiboa gara, hori da gure xedea. Ekonomiaren sustrai eta motorra gara: ahaleginaren, berrikuntzaren eta konpromisoaren emaitza; epe luzeko ikuspegia eta etorkizunerako begirada.”
AEFAMEtik, halako topaketek duten balioa azpimarratu nahi dugu, iraunkortasunarekiko konpromisoa, belaunaldi-jarraipena eta lurralde-garapen orekatuaren aldeko lana sendotzen baitute.
Kongresua, era berean, esperientziak trukatzeko eta harremanak sendotzeko aukera paregabea izan da, Espainiako familia empresen ordezkariekin batera.