Euskal Familia Enpresaren etorkizuna sustatzeko eta enpresa mota honen hezkuntza bultzatzeko, Aefamek ondorengo helburuak ditu:
- Gizartearen aurrean familia enpresaren egunerokotasuna erakutsi.
- Familia enpresaren irudia goraipatu, bere arriskuakonartu, eta bere erronkaren aurrean lagundu.
- Familia enpresaren profesionaltasuna sustatu eta belaunaldi berriak barruratu.
- Lege esparru juridiko fiskala hobetu eta araudi eredugarriak bultzatu lan eta enpresaren esparruan.
- Enpresaren kultura, bere balioak eta ezaugarriak bultzatu.
Helburu hauek lortzeko Aefame ekintza hauetan jardungo du:
- Bazkideak
Esperientziak partekatzea, heziketa informazio argitalpenak, lanak eta kudeaketarekiko sentsibilizazioa hobetzeko ekintzak.
- Erakundeak
Erakunde publiko ezberdinen aurrean, familia enpresaren politikari buruzko interlokutore egoki izatea, enpresa familiarrentzako benetako abantailak lortzeko.
- Gizartea
Gizarte mailan familia enpresaren ezagupena bultzatu eta era honetan kalitatezko lanpostu egonkorrak sortzen eta gauzatzen lagundu.