Otsailaren 19an, saio berri bat, familia-enpresa ikasgeletan programaren barruan. Loiuko Lauro Ikastolako batxilergoko lehen mailako ekonomia irakasgaiko ikasleek Mungiako Arteche familia-enpresa bisitatu dute.
Enpresako presidente Alex Artetxek hartu ditu, eta Artecheren jatorria, bere esperientzia ekintzaile gisa eta familia-enpresa definitzen duten balioak iraunkortasuna, hurbiltasuna, konfiantza, konpromisoa eta errotzea partekatu ditu haiekin. Mikel Aspuruk fabrikatzen dituzten produktuetan sakondu du, baita enpresa-ikuspegian eta berrikuntzan ere. Bestalde, Cristina López komunikazio arduradunak balioak eta enpresa-kultura transmititzearen garrantzia azpimarratu du.
Hitzaldi aberasgarri honen ostean, ikasleek instalazioak eta laborategia bisitatzeko aukera izan dute, bertatik bertara ezagutzeko antolaketa, produkzio-sistema eta garatzen diren produktuak.







