Familia-enpresa ikasgeletan. Carmelitas Sagrado Corazón ikastetxeko ikasleen bisita Luis Cañas upeltegietara.

Joan den otsailaren 5ean, Gasteizko Carmelitas Sagrado Corazón ikastetxeko batxilergoko bigarren mailako ekonomia irakasgaia ikasten ari diren 20 ikasle baino gehiagok Bodegas Luis Cañas instalazioak, ardoen ekoizpena eta ibilbide luzea duen enpresa mantentzearen garrantzia bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten, Juan Luis Cañasen eskutik.

Juan Luisek bere eta bere arbasoen esperientzia ekintzailea helarazi zien ikasleei, baita familia-enpresa bereizten duten balioak ere, hala nola ahalegina, hurbiltasuna eta errotzea, eta enpresaburu-familiek ekonomian duten garrantzia eta pisua.

Proiektua aukera bikaina da enpresaren errealitatea ikastetxeetara eta gazteengana hurbiltzeko.

Scroll to Top