Aefameren helburuetariko bat Familia Enpresak Euskadiko gizartean eta ekonomian duen eragina azpimarratzea, kuantifikatzea eta goraipatzea da. Aefamen badakigu Familia Enpresak proposatzen duen modeloaren eragin positiboa instituzioek eta gizarteak hautematen eta baloratzen dutena baino handiagoa dela. Beste eskualde eta baita arlo internazionalean egindako ikerketek, hori egiaztatzen dute eta hau da Aefamek garatu nahi duen bidea gure kontextu ekonomiko eta sozialaren barruan.
Zeregin honetarako ikerketa proiektuak egin behar dira baita Familia Enpresaren ezaugarrietan, eragin ekonomiko eta sozialean, desberdintzen dituzten ezaugarrietan eta alderdi kuantitatibo eta kualitatiboetan sakontzen laguntzen gaituzten azterketak, informeak eta analisiak. Familia Enpresek oinordekotzan eta jarraipenean dituzten arazoetan ere sakondu egingo da baita jarraipena eta etorkizuneko opararotasuna zihurtatzeko hartu daitezkeen konponbideetan ere.
Beraz, Aefamek uste du beharrezkoa dela arlo honetan lan egitea gure esparruari buruzko zenbat eta informazio eta ezagutza gehiago izanda hobeto garatu ahal izango ditugulako gure elkartearen helburuak eta hobeto lagundu ahal izango ditugulako Euskadiko Familia Enpresak.
Eginkizun hau garatu ahal izateko, Aefamek lankidetza akordioak ditu Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Deustuko Unibertsitatearen Familia Enpresaren Katedrekin elkarrekin formakuntza eta ikerketa arloan lan egiteko eta sakontzeko.