Familia Forumaren 19. Topaketa Nazionala Zaragozan

Martxoaren 24, 25 eta 26an Familia Forumaren 19. Topaketa Nazionala ospatuko da Zaragozan.

Topaketa IEFek antolatu du, Aragoiko Familia Enpresaren Elkartearekin (AEFA) lankidetzan, anfitrioi gisa, eta Deloitte eta Banco Santanderren babesarekin.

Urtero bezala, IEFen foro guztiek eta lotutako familia-enpresen elkarte guztiek hartuko dute parte.

Era berean, Topaketan izena emateko epea martxoaren 15era arte dago irekita. IEFen forumekoa edo lotutako lurralde-elkarteen fororen batekoa bazara, esteka honen bidez egin dezakezu inskripzioa: https://forumfamiliar.com/

Oraindik jaso ez baduzu, pasahitza eska iezaguzu edukira sartzeko..

LEFC: Nola eragiten dio kostuen igoerak familia enpresari?

“La Empresa Familiar Comparte” zikloaren hurrengo saioak “Nola eragiten dio kostuen igoerak familia enpresari?” titulua izango du, eta datorren urtarrilaren 26an, ostegunean, formatu hibridoan egingo da.

Saio hau interes handikoa izango da guztiontzat. Izan ere, gaur egun bizi dugun ezegonkortasun eta ziurgabetasun egoera dela eta, orain inoiz baino gehiago, egoera horrek nola eragiten digun aztertzeko eta sendatze-prozesuan beharrezkoa den familia-enpresa balioesteko unea da.

Saioa 13:00tan hasiko da eta Murtziako Real Casino aretoan (Trapería kalea, 18, 30001 Murtzia) eta Zoom online modalitatean izango da.

Aurrez aurreko formatuan izena eman daiteke hemen klik eginez

Online modalitatean izena emateko klikatu hemen

2022ko Urte Amaierako Topaketa

Joan den asteartean, azaroaren 29an, Aefamek Real Club Marítimo del Abra – Real Sporting Cluben ospatu zuen 2022ko Urte Amaierako Topaketa, EYk babestuta.

Gure presidente José Miguel Lanzagortaren inaugurazio-hitzen ondoren, ekitaldiaren lehen zatia hasi zen: belaunaldien arteko elkarrizketa, Andrés Sendagorta McDonnellen (SENEReko presidentea, IEF – Familia Enpresaren Institutuko presidentea, eta Aefameko aurreko presidentea) eta Jorge Sendagorta Cudósen (SENEReko CEOa) artean, osaba eta iloba.

Presidentearen inaugurazioa
Jorge Sendagorta Cudós eta Andrés Sendagorta McDonnell
Belaunaldien arteko elkarrizketa

Elkarrizketa José Galíndezek moderatu zuen, eta Sendagorta familiako bi belaunaldiek enpresaren etorkizunari, familia-harremanei, ondorengotza-prozesuari eta abarri buruz hitz egin zuten, gako eta pasadizo interesgarriak bertaratutako guztiekin partekatuz.

Ondoren, topaketaren bigarren zatia izan zen: 50 eta 100 urte baino gehiagoko antzinatasuna duten Aefameko bazkide diren familia-enpresei eta enpresa-familiei bizitza-luzera aitortzea.

Aurten, omenaldi berezia egin diegu Garate familiari eta Unceta SA taldeari, 1874an sortu zenetik 5. belaunaldian baitaude. Omenaldi hori elkarrizketa formatuan egin zitzaien Pablo Garateri, Unceta Taldeko CEOari eta Ferretería Unceta SAko zuzendari nagusiari, eta Borja Garateri, Sariki Metrologiako zuzendari nagusiari. Biekin izandako solasaldia Pablo Sanzek EYko Iparraldeko Bazkide Zuzendariak moderatu zuen.

Borja Garate eta Pablo Garate
Unceta Taldeari elkarrizketa, Pablo Sanzek (EY) moderatuta

Amaiera gisa, ANIVI Ingenieria, Grupo ARTECHE eta Grupo Toro eta Betolaza bazkide diren enpresek diploma bat jaso zuten 50 urte baino gehiagoko antzinatasunagatik, eta Ferretería Unceta, S.A.k diploma bat jaso zuen 100 urte baino gehiagorengatik.

ANIVI Ingenieria – Diploma ematen du: Andrés Sendagorta. Diploma jasotzen du: Álvaro López-Niclós, ANIVI Ingenieriako Zuzendaritza
Grupo ARTECHE – Diploma ematen du: Maite Aranzabal, Antonio Aranzabal Fundazioko patronatuko kidea eta Aefameko Zuzendaritza Batzordeko kidea. Diploma jasotzen du: Alexander Artetxe, Grupo ARTECHEko presidentea eta kontseilari delegatua.
Grupo Toro y Betolaza – Diploma ematen du: José Miguel Lanzagorta. Diploma jasotzen dute: Ignacio Toro, Taldeko kontseilaria, eta Begoña Betolaza, Grupo Toro y Betolazako kontseiluko idazkaria.
Ferretería Unceta, S.A. – Diploma ematen dute: José Miguel Lanzagorta eta Nuria Lekue, Estación de Servicio Galindoko zuzendari nagusia eta Aefameko Zuzendaritza Batzordeko idazkaria. Diploma jasotzen dute: Pablo Garate eta Borja Garate.

Amaieraren ostean, Joseba Mariezkurrena Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza eta Enpresa Lehiakortasuneko zuzendariaren eskutik, Urte Amaierako Topaketa agurtu genuen, bazkide diren lau upategiko ardoen dastatze eta koktel batekin.

Amaieraren hitzaldia – Joseba Mariezkurrena

Aefame-tik eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratutako parte-hartzaile, babesle, erakunde eta enpresa-familia guztiei, topaketa hau familian agurtzeko modu bikaina izan dadin.

Eskerrik asko guztioi!

2022ko AEFAMEko URTE AMAIERAKO TOPAKETA

Azaroaren 29an (asteartea), 18:30tan, Euskadiko Familia Enpresen Elkarteak antolatutako Urte Amaierako Topaketa ospatuko dugu Getxoko Real Club Maritimo del Abra-n.

Jardunaldi honetan Familia Enpresaren berezko bi alderdi jorratuko ditugu: alde batetik, jarraitutasunaren eta ondorengotza arrakastatsuaren garrantzia, eta, horretarako, Belaunaldien Arteko Elkarrizketa bat entzuteko aukera izango dugu, Andrés Sendagorta McDonnell jauna, SENEReko Presidentearen eta Jorge Sendagorta Cudós jauna, SENEReko CEOaren artean. Elkarrizketa José Galíndez jaunak moderatuko du.

Jardunaldi honen bidez, Sendagorta familiko bi belaunaldi mahai baten inguruan bilduz, enpresaren etorkizunari, familia-harremanei, ondorengotza-prozesuari eta abarri buruz biek dituzten mezuen eta ideien arteko antzekotasunak eta desberdintasunak atera ahal izango dugu.

Bestalde, jardunaldiaren bigarren blokean, 50 eta 100 urte baino gehiagoko enpresa-familien ibilbidea aitortuko dugu. Aurten aitorpen berezia emango diogu Grupo Unceta familia-enpresari, 1874an sortutakoari, eta elkarrizketa bat egingo diegu Pablo Garateri, Grupo Uncetako CEOari, eta Borja Garateri, Sariki Metrologiako General Manager-ari, haien historiaz eta arrakasta-gakoez gehiago ikasteko. Elkarrizketa Pablo Sanzek, EYko Iparralde Eremuko Bazkide-Zuzendariak moderatuko du. Elkarrizketaren ondoren, diplomak entregatuko ditugu.

Topaketa koktel batekin, ardo-dastatzearekin eta famili argazkiarekin amaituko da.

PROGRAMA:

18:15etatik a 18:30tera – Bertaratuen harrera

18:30etatik 18:35era – Topaketaren inaugurazioa

18:35etatik 19:15era – Belaunaldien Arteko Elkarrizketa

19:15etatik 19:55era – Grupo Uncetako Pablo Garate eta Borja Garateri elkarrizketa eta Aefameko bazkide diren eta 50 eta 100 urte baino gehiago dituzten familia enpresei diplomen entrega.

  • Pablo Garate, Grupo Uncetako CEO
  • Borja Garate, Sariki Metrologiako General Manager
  • Moderatzailea: Pablo Sanz, EYko Iparralde Eremuko Bazkide-Zuzendaria 

19:55etatik 20:00tara –Topaketaren amaiera

20:00etatik 21:00etara – Koktela eta bazkide diren lau upeltegien ardoen dastatzea:

Ekitaldi honetara etortzera animatzen zaituztegu. Oso formatu lasaia eta familiarra du, eta oso interesgarria izango da.

SAVE THE DATE: 2022ko Urte Amaierako Topaketa – Azaroak 29

Azaroaren 29an (asteartea), 18:30tan, Euskadiko Familia Enpresen Elkarteak antolatutako Urte Amaierako Topaketa ospatuko dugu.

Belaunaldien Arteko Elkarrizketa bat entzuteko aukera izango dugu. Jardunaldi honen bidez, familia bereko bi belaunaldi mahai baten inguruan bilduko dira, enpresaren etorkizunari, familia-harremanei, ondorengotza-prozesuari eta abarri buruz biek dituzten mezuen eta ideien arteko antzekotasunak eta desberdintasunak atera ahal izateko.

Azkenik, sari bat emango zaio Aefameko familia enpresa baten ibilbideari, 100 urtetik gorako antzinatasuna duenari, ondo egindako lana eta urteak batzen jarraitzeko izan duen motibazioa aintzatesteko.

Topaketa koktel batekin eta famili argazkiarekin amaituko da.

Ekitaldi honetara etortzera animatzen zaituztegu. Oso formatu lasaia eta familiarra du, eta oso interesgarria izango da.

Familia Enpresei buruzko Webinarra – Azaroak 2 9:00tan (GOBESA/ELKARGI/AEFAME)

Datorren asteazkenean, azaroak 2, 9:00tatik 9:50era, Elkargi, Gobesa eta Aefameren eskutik, “Jabetzatik eta laguntza pertsonalizatutik zure familia enpresa indartu” izeneko webinar bat emango da.

Webinar honetan, ikuspegi partekatua indartzeko eta familia-proiektuaren jarraitutasuna ziurtatzeko gakoak partekatuko dira, hainbat gaitan sakonduz, hala nola, ondorengotza eta belaunaldi-erreleboa, familia-protokoloak eta enpresa-jabetza lerrokatzea.

Esteka honen bidez inskripzioa egin daiteke: https://www.elkargi.es/inicio/empresa-familiar-webinar/

Bilbo, Familia Enpresaren Kongresu Nazionalaren egoitza 2023an

Bilbo, Familia Enpresaren Kongresu Nazionalaren egoitza 2023an

Urriaren 2, 3 eta 4an, Familia Enpresaren XXV. Kongresu Nazionala ospatu zen Caceresen, IEF-ek antolatuta. Bertan, Erregearekin batera, estatu mailan bere jarduera-sektoreetan lider diren 500 enpresaburu baino gehiago bildu ziren eta familia-enpresarentzat interes handieneko hainbat hitzaldi eta mahai-inguru egin ziren.

Kongresura Aefame-ko bazkide kopuru handia joan zen, eta, gainerako biltzarkideekin batera, esperientziak partekatu eta nazioko eta nazioarteko familia-enpresa garrantzitsuenen taupadak ezagutu ahal izan zituzten.

Aefameko bertaratuen ordezkaritza

Kongresuaren amaieran, ofizial egin zen 2023an Familia Enpresaren XXVI. Kongresu Nazionalaren egoitza Bilbo, Euskadi izango dela. Aefametik eskerrak eman nahi dizkiegu IEF-ari eta bere presidenteari, Sendagorta jaunari, anfitrioi gisa aukeratu gaituztelako eta gure lurra erakusteko aukera zoragarri hau eskaini digutelako

Jarraian, 2023an Kongresuaren egoitza iragartzeko erabilitako bideoarekin utziko zaituztegu

Datorren urtean Bilbon elkar ikusiko dugu!

2022ko Akziodunen Eskola: Romera Irakaslearen (IE) masterclass-a

Akziodunen Eskola ikastaro-formatu bat da, Kimuako gazteek familia-enpresa baten egunerokotasunari, enpresa-familiekiko harremanei eta horrek dakarren guztiari buruzko ezagutzak eskura ditzaten.

Aurten, ikastaroak saio bakarra izango du: finantza-kudeaketari buruzko masterclass bat, IE Business School-eko Finantza Zuzendaritzako irakasle Manuel Romerak emana. Masterclass ikastaroa irailaren 22an izango da, 19: 00etan, Bilboko Ercilla hotelean.

Romera irakaslea aditua da kontabilitate-analisian eta enpresen balorazioan, eta nabarmentzekoa da finantza-ingeniaritzan duen ezagutza sakona. Nazioarteko hainbat proiektutan parte hartu du, hala nola Mercosurrentzat merkatuak kudeatzeko lan batean eta Tokyon burtsako merkatuak aztertzeko jardueren garapenean. Gaur egun, irakaskuntzan jarduteaz gain, aholkularitza-lanak ere egiten ditu enpresen balorazioan, eta, gainera, “Lincoln International” inbertsio-bankuko eta beste lau enpresatako kontseilaria da.