Aefameri buruz

Aefame_10ºAniv_ChL_048

«Erro berak, enbor komuna»

Euskadiko Familia Enpresen Elkartea (Aefame) 2015ean sortu zen. Horrekin batera, Euskadin familia-enpresa eta familia-enpresariak balioan jartzea eta laguntzea helburu zuen lehen elkartea jarri zen martxan. Elkartea IEF (Familia Enpresaren Institutua) eta Europako eta Munduko Familia Enpresen sarearekin lotuta dago.

Bere helburua enpresa-eredu honen interesak defendatzeko, erronkei erantzuteko, familia-enpresaren profesionalizazioa sustatzeko eta gobernu korporatiboaren praktika onenak identifikatzeko esparru egoki bat garatzen joatea da.

Aefame familia-enpresa eta familia-enpresariak ordezkatzen eta babesten dituen elkarte gisa finkatu da, eta horiei dagokienez gizartearen eta erakundeen erreferente bihurtu da.

2022ko apiriletik, Elkartearen presidentea José Miguel Lanzagorta da, Iparvending Group-eko zuzendari nagusia.

Presidentearen agurra

Agurra

Elkarteko bazkide estimatuak,
Zuengana zuzentzen naiz 2024an garatutako jardueren memori berri hau aurkezteko. Urte bizia izan da, gure elkarteko zein beste lurraldeetako elkarte eta IEF-eko bazkideekin garatu ditugun ekintzengatik. Urtean zehar, prestakuntza alorrean eta networking arloetan hainbat programa garatu ditugu.

Iaz funtsezko lan ildoen jarraipena egin dugu AEFAMEn; programa horietan lanean jarraitzen dugu familia-enpresa eta enpresaburu-familiaren ekosistema lehiakorr bat eraikitzeko. “Euskadi Family Business Friendly” proiektuan urrats sendoak ematen jarraitu dugu, gure enpresa eta familiek Euskadin errotzea erraztuko duten mekanismo ezberdinen bitartez, eta “Familia Enpresa Ikasgelan” proiektua garatzen jarraitu dugu, gazte gehiago familia-enpresetara hurbildu daitezen eta enpresaburuen ekarpena ezagutu dezaten beren eremuetan aurrerapena eta garapena sortzen.
Gainera, ez ditut ahaztu nahi elkarteko urteko zenbait gertaera garrantzitsu, hala nola AEFAME Urteko Batzar Nagusia, iaz Torre Loizagan ospatua; gure gazte-taldearen, Kimua, Bilbon eginiko Biltzarra; eta Gasteizko Lakua Hotelean ospatutako Urte Amaierako Topaketa, non Familia Aranzabaleko hiru belaunaldiren arteko elkarrizketa izan genuen eta Construcciones Sukia Eraikuntzak eta Bodegas Luis Cañas S.L. bazkideak haien 50. urteurrengatik zoriondu genituen.

Ez naiz luze arituko mundu global honetan ditugun etengabeko erronka, mehatxu eta aldaketei aurre egiten jarraitzen dugula gogorarazten; uste dut onena dela etorkizunera begiratzea, gorabeherei erabakitasunez aurre egitea eta elkarrekin lan eginez aurrera jarraitzea.

Urte hau jarduera gehiagorekin eta ilusio handiarekin hasi da zuen ekintza berriak programatzeko asmoz. Urte berezia izango da, gure X. urteurrena betetzen dugulako. Aukera paregabea izango da lortutako mugarriak gogoratzeko eta AEFAMEn parte hartzen jarraitzeko, elkarri lagunduz eta esperientziak partekatuz, Euskadiko familia-enpresen sarea handiago, sendoago eta lehiakorrago bihurtzeko helburuarekin.

Besarkada bat,

José Miguel Lanzagorta Presidente de Aefame

Zuzendaritza Batzordea

Imagen de WhatsApp 2025-07-22 a las 16.14.00_ac42250b

Aefameko Zuzendaritza Batzordea honako hauek osatzen dute:

Aefame datutan

Euskadiko Familia Enpresaren Elkartea hiru lurraldeetako familia-enpresa eta familia-enpresari nagusiek osatzen dute, beren jarduera-sektoreetan erreferente direnak. Gaur egun, hiru lurraldeetako 80 enpresa baino gehiago dira Aefameko kide.

Sektorearen araberako banaketa

Industria-sektoreak biltzen ditu bazkideen erdia baino gehiago (guztizkoaren %54); ondoren, merkataritza eta banaketa sektorea dago (%21); eraikuntza eta lehengaien sektoreak %13 hartzen du, eta zerbitzuen sektoreak, berriz, guztizkoaren %3

148.000

lanpostu

13.900

milioi euro fakturatuta

50%

 balio erantsi gordinaren sorrera

Familia-enpresa zenbakitan

Euskadin 41.401 enpresa daude. Horietatik 41.401 familiarrak dira. Hau da, euskal enpresa-sarearen %86,10 familia-enpresak dira, eta horrek agerian uzten du familia-enpresaren papera, euskal ekonomiaren bizkarrezurra. Familia-enpresa enpleguaren sorreran laguntzaile argia da eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpleguaren %53,10 eta Balio Erantsiaren %45 ordezkatzen ditu.

%82,4

Bizkaiko enpresak familiarrak dira

22.000 empresas familiares sobre 26.190 empresas.

%74,2

Gipuzkoako enpresak familiarrak dira

14.226 empresas familiares sobre 16.736 empresas.

%63,7

Arabako enpresak familiarrak dira

6.132 empresas familiares sobre 7.665 empresas.

Balioak

Guztiek ADN bera partekatzen dute: ondarea, epe luzerako jarraipen bokazioan oinarritutako balio eta printzipioak, lurraldean errotzea, une txarretan erresilientzia eta erabakiak hartzeko arintasuna eta malgutasuna.

Scroll to Top