Maiatzaren 13an eta 14an (ostirala eta larunbata) Kimuako Batzar Nagusia, gure Forumerako urteko ekitaldi garrantzitsuena, egingo da Eibarren.
Jakingo duzuenez, Kimua Aefameko gazteen taldea da, eta bazkide diren familia enpresen kide berriak prestatzera bideratuta dago, enpresa horien jarraipen-prozesuan laguntzeko.
Aurten Eibarrera, familia enpresa handien sorlekura eta euskal industriaren historia eta ekintzailetza arnasten diren lekura, hurbildu nahi izan dugu. Industria kulturaz blaitzeko, honako programa prestatu dugu:
PROGRAMA
OSTIRALA, MAIATZAK 13
Kimuako kideei zuzendutako partea – Kokapena: Ipurua Estadioa
9:30 -10:00 – Bertaratuen harrera
10:00 – 10:45 – Zati pribatua
Kimuako Batzarraren bilera, bertako kideentzat bakarrik
Zati irekia – Kokapena: Ipurua Estadioa
Nahi duten familia enpresako kide guztiak bertaratu ahal izango dira, baita Kimua eta Aefameko lagunak ere.
10:45 – 11:00 – Coffee break
11:00 – 12:00 – Ipurua estadiora bisita
12:00 – 13:00 – Familia Enpresari buruzko elkarrizketa.
Hizlariak:
– Maite de Aranzabal andrea, La Rioja Alta S.A.-ko sailburua, Save the Children Espainako ohorezko zaindaria eta pediatra.
– Amaia Gorostiza andrea, Eibar Kirol Elkarteko presidentea eta Amaya Telleria (CIE Automotive) taldeko kontseilari ohia
– Aner Garmendia jauna, EGA Master-reko CEO
13:00 – 14:30 – Lunch informala Ipurua Estadioan
15:00 – 16:30 – Schaeffler enpresara bisita
16:45 – 18:15 – Cometel enpresara bisita
18:30 – 21:00 – Atsedenaldia
21:00etan – Afaria Kerizpe elkartean
LARUNBATA, MAIATZAK 14
10:30 – 12:30 – Armagintza Museoan bisita gidatua
12:45 – 14:15 – Unceta Taldeara bisita
14:30etan – Arrateko Santutegira igoera eta bazkaria Kantabria jatetxean
Eibarren ikusiko gara!