





Joan den asteartean, azaroaren 29an, Aefamek Real Club Marítimo del Abra – Real Sporting Cluben ospatu zuen 2022ko Urte Amaierako Topaketa, EYk babestuta.
Gure presidente José Miguel Lanzagortaren inaugurazio-hitzen ondoren, ekitaldiaren lehen zatia hasi zen: belaunaldien arteko elkarrizketa, Andrés Sendagorta McDonnellen (SENEReko presidentea, IEF – Familia Enpresaren Institutuko presidentea, eta Aefameko aurreko presidentea) eta Jorge Sendagorta Cudósen (SENEReko CEOa) artean, osaba eta iloba.
Elkarrizketa José Galíndezek moderatu zuen, eta Sendagorta familiako bi belaunaldiek enpresaren etorkizunari, familia-harremanei, ondorengotza-prozesuari eta abarri buruz hitz egin zuten, gako eta pasadizo interesgarriak bertaratutako guztiekin partekatuz.
Ondoren, topaketaren bigarren zatia izan zen: 50 eta 100 urte baino gehiagoko antzinatasuna duten Aefameko bazkide diren familia-enpresei eta enpresa-familiei bizitza-luzera aitortzea.
Aurten, omenaldi berezia egin diegu Garate familiari eta Unceta SA taldeari, 1874an sortu zenetik 5. belaunaldian baitaude. Omenaldi hori elkarrizketa formatuan egin zitzaien Pablo Garateri, Unceta Taldeko CEOari eta Ferretería Unceta SAko zuzendari nagusiari, eta Borja Garateri, Sariki Metrologiako zuzendari nagusiari. Biekin izandako solasaldia Pablo Sanzek EYko Iparraldeko Bazkide Zuzendariak moderatu zuen.
Amaiera gisa, ANIVI Ingenieria, Grupo ARTECHE eta Grupo Toro eta Betolaza bazkide diren enpresek diploma bat jaso zuten 50 urte baino gehiagoko antzinatasunagatik, eta Ferretería Unceta, S.A.k diploma bat jaso zuen 100 urte baino gehiagorengatik.
Amaieraren ostean, Joseba Mariezkurrena Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza eta Enpresa Lehiakortasuneko zuzendariaren eskutik, Urte Amaierako Topaketa agurtu genuen, bazkide diren lau upategiko ardoen dastatze eta koktel batekin.
Aefame-tik eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratutako parte-hartzaile, babesle, erakunde eta enpresa-familia guztiei, topaketa hau familian agurtzeko modu bikaina izan dadin.
Eskerrik asko guztioi!