Azaroaren 29an (asteartea), 18:30tan, Euskadiko Familia Enpresen Elkarteak antolatutako Urte Amaierako Topaketa ospatuko dugu.
Belaunaldien Arteko Elkarrizketa bat entzuteko aukera izango dugu. Jardunaldi honen bidez, familia bereko bi belaunaldi mahai baten inguruan bilduko dira, enpresaren etorkizunari, familia-harremanei, ondorengotza-prozesuari eta abarri buruz biek dituzten mezuen eta ideien arteko antzekotasunak eta desberdintasunak atera ahal izateko.
Azkenik, sari bat emango zaio Aefameko familia enpresa baten ibilbideari, 100 urtetik gorako antzinatasuna duenari, ondo egindako lana eta urteak batzen jarraitzeko izan duen motibazioa aintzatesteko.
Topaketa koktel batekin eta famili argazkiarekin amaituko da.
Ekitaldi honetara etortzera animatzen zaituztegu. Oso formatu lasaia eta familiarra du, eta oso interesgarria izango da.