AEFAMEk abenduan abiarazi zuen, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, “Enpresa familien gobernantza hobetzea familia enpresak errotzeko” izeneko proiektua, Ahaldun Nagusiaren 205/2021 Foru Dekretuaren bidez. Proiektu horren bidez, gutxienez lau programa pilotu koordinatu eta garatuko dira, Bizkaiko familia-enpresen gobernantza hobetzeko monitorizatuko direnak.
Bizkaiko lau enpresa familiatan ezarriko diren proiektu pilotu horien helburu nagusia haien gobernantza hobetzea izango da, eta, beraz, sustraitzea sustatuko da, honako ekintza hauen bidez: familia-organoak sortzea, familia-protokoloa edo akziodunen itunak ezartzeko prozesuak garatzea, aholkulari independenteak sartzea administrazio-kontseiluan edo metodologiak eta jardunbide egokiak formulatzea.
Proiektuak 2 urteko iraupena izango du, eta gaur egun familia enpresak sartzeko fasean dago. Aefame-rekin elkartutako Bizkaiko familia-enpresa gisa proiektuan parte hartzeko interesa baduzue, mesedez, ez izan zalantzarik zuen interesaren berri emateko.
Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu du proiektu hau
Uso de cookies
Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.