2022ko Kimuako Batzar Nagusia

Maiatzaren 13an eta 14an, Aefameko gazte taldearen Batzar Nagusia ospatu genuen. Aurten Eibarrera hurbildu gara, euskal industriaren sorlekura, Euskadiko ekintzailetzaren historiaz blaitzeko.

Bi eguneko ekitaldia Batzarraren bilerarekin hasi zen, Kimuako kideentzat soilik. Bilera horretan, Borja Gomez Ormazabal Lehendakariak aurtengo Kimuaren jarduera eta proiektu nagusiak zehaztu zituen. Bileraren ondoren, Nuria Lekue Saratxori Kimuaren oroitzapenezko bonsaia eman zion, aurreko Lehendakari gisa emandako urteengatik eskerrak emateko.

Batzarraren bilera pribatua, Kimuako presidenteak zuzenduta
Aurreko presidenteari Kimuako oroitzapenezko bonsaia entrega

Jarraian, familia enpresari buruzko elkarrizketa interesgarria izan zen. Lehendakariak moderatu zuen, eta, hizlari gisa, honako hauek hartu zuten parte: Maite De Aranzabal, Aner Garmendia eta Amaia Gorostiza. Azken horiek, besteak beste, haien ibilbide profesionalaren xehetasunak partekatu zituzten. Elkarrizketaren ondoren, bisita gidatu bat egin genuen Ipurua estadiora (Eibar Kirol Elkartearen zelaia eta Batzarraren kokapen nagusia).

Ezkerretik eskuinera: Maite de Aranzabal, Aner Garmendia, Amaia Gorostiza. Moderatzailea: Borja Gómez Ormazabal.
Batzarrera bertaratu zirenak Ipuruako zelaian

Arratsaldean Schaeffler eta ometel enpresak bisitatu genituen, eta industria-prozesuak behatzeaz gain, haien familia-historiari eta bilakaerari buruz ikasi ahal izan genuen.

Schaeffler enpresara bisita
Cometel enpresara bisita

Azkenik, larunbatean, Armagintza Industriaren Museoan bisita gidatu bat egin ondoren, Unceta Taldea bisitatu eta ekitaldia amaitu genuen.

Unceta Taldera bisita

Aefametik eta Kimuatik parte-hartzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, Batzar hau oroitzapenerako ekitaldi bat izan dadin.

Eskerrik asko guztioi!

2022ko Kimuako Batzar Nagusia, maiatzaren 13 eta 14an Eibarren

Maiatzaren 13an eta 14an (ostirala eta larunbata) Kimuako Batzar Nagusia, gure Forumerako urteko ekitaldi garrantzitsuena, egingo da Eibarren.

Jakingo duzuenez, Kimua Aefameko gazteen taldea da, eta bazkide diren familia enpresen kide berriak prestatzera bideratuta dago, enpresa horien jarraipen-prozesuan laguntzeko.

Aurten Eibarrera, familia enpresa handien sorlekura eta euskal industriaren historia eta ekintzailetza arnasten diren lekura, hurbildu nahi izan dugu. Industria kulturaz blaitzeko, honako programa prestatu dugu:

PROGRAMA

OSTIRALA, MAIATZAK 13

Kimuako kideei zuzendutako partea – Kokapena: Ipurua Estadioa

9:30 -10:00 – Bertaratuen harrera

10:00 – 10:45 – Zati pribatua
Kimuako Batzarraren bilera, bertako kideentzat bakarrik

Zati irekia – Kokapena: Ipurua Estadioa
Nahi duten familia enpresako kide guztiak bertaratu ahal izango dira, baita Kimua eta Aefameko lagunak ere.

10:45 – 11:00 Coffee break

11:00 – 12:00 – Ipurua estadiora bisita

12:00 – 13:00 – Familia Enpresari buruzko elkarrizketa.
Hizlariak:
Maite de Aranzabal andrea, La Rioja Alta S.A.-ko sailburua, Save the Children Espainako ohorezko zaindaria eta pediatra.
Amaia Gorostiza andrea, Eibar Kirol Elkarteko presidentea eta Amaya Telleria (CIE Automotive) taldeko kontseilari ohia
Aner Garmendia jauna, EGA Master-reko CEO

13:00 – 14:30 Lunch informala Ipurua Estadioan

15:00 – 16:30 – Schaeffler enpresara bisita

16:45 – 18:15 – Cometel enpresara bisita

18:30 – 21:00 – Atsedenaldia

21:00etan – Afaria Kerizpe elkartean

LARUNBATA, MAIATZAK 14

10:30 – 12:30 – Armagintza Museoan bisita gidatua

12:45 – 14:15 – Unceta Taldeara bisita

14:30etan – Arrateko Santutegira igoera eta bazkaria Kantabria jatetxean

Eibarren ikusiko gara!

Familia Enpresaren XXII. jardunaldia – Fundacion Antonio Aranzabal eta Deusto Business School

Datorren maiatzaren 12an 15:30ean, osteguna, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean izango da Familia Enpresaren Jardunaldiaren XXII. edizioa, Deusto Business Schoolek eta Antonio Aranzabal Fundazioak antolatua, “Familia Enpresa: Etorkizuneko proiektuak”  gaiaren inguruan

Doako jardunaldi honetan izena emateko, bidali mezu bat cristina.aragon@deusto.es helbidera.

NxG International Summit ekainaren 5etik 11ra Sofian (Bulgaria) Family Business Network erakundeak antolatuta

Ekainaren 5etik 11ra Family Business Network (FBN) erakundeak antolatzen duen hurrengo NxG International Summit Sofian (Bulgaria) ospatuko da.

Ekitaldi honi buruzko informazio guztia eta gehiago kontsulta dezakezue esteka honen bidez: https://fbn.eudonet.com/APP/ut?tok=FBA456C1&cs=PXYC8zz0J5MomJysKzVFMZF1DKWgCEDw&p=0STn7L12-D13Ii934jHW-aTdbfneCZZC