“La Empresa Familiar Comparte” zikloaren bostgarren saioa

Datorren apirilaren 6an, “La Empresa Familiar Comparte” zikloaren bostgarren saioa izango da 18:00etan, “Ukraina: ziurgabetasun garaietan moldaketa” izenekoa.

Saio hau oso interesgarria izango da guztiontzat; izan ere, gaur egun bizi dugun ezegonkortasun- eta ziurgabetasun-egoera dela-eta, inoiz baino gehiago, horrek nola eragiten digun aztertzeko eta familia-enpresari balioa emateko unea da.

Ana Samboalek moderatutako mahai-inguru horretan, lehengaien, logistikaren eta energiaren sektoreetan buru diren hiru enpresaburuk parte hartuko dute. Bertan, Ukrainaren errusiar inbasioan zuzenean edo zeharka jatorria duten gaurkotasun handiko galderei erantzuten saiatuko gara, hala nola: nola eragiten dio nire enpresaren jarduerari horniduren prezioen eskaladak? Ba al gaude krisi energetikoari aurre egiteko prestatuta? Zer erantzun espero dezakegu garraioaren eta logistikaren sektoretik?