Aner Garmendia bazkidearen hitzaldia Nebrija Unibertsitatean

Aner Garmendiak, EGA Masterreko CEO eta AEFAMEko Zuzendaritza Batzordeko kideak, internazionalizazioari buruzko hitzaldi emankorra eskaini zuen joan den otsailaren 24an Madrilgo Nebrija Unibertsitatean. Bertan, nazioartekotzearen gakoak eta aldagaiak partekatu zituen metafora interesgarrien bidez.

Artikulu osoa irakurri dezakezue esteka honetan:

Araba Talent beka-programaren eskaera egiteko epea zabalik

Arabako Foru Aldundiak, AEFAMEren eta Euskampus Fundazioarenlankidetzarekin,  Araba Talent programa jarri du abian: prestakuntza-beken programa. Araban jaio edo bizi diren eta nazioarteko erreferentziazko zentroetan prestakuntza espezializatua egin nahi duten ikasle graduatuentzat zuzenduta.

Ikasle bekadunek nazioarteko unibertsitateek eta negozio eskolek ematen dituzten izen handiko programetan egingo dute prestakuntza.

Espezializazio ikasketak amaitu ondoren, ikasleak AEFAMEko bazkide diren Arabako enpresa sareko erreferentziazko enpresen proiektu estrategikoetara lotuko dira eta enpresek beren gain hartuko dute kontratazioa.

Bekak ikastaroaren matrikularen kostua ordainduko du, baita hegazkineko pasarteak, bisatuak, egoitza-baimenak, ostatu, mantenu, prestakuntza-materiala, aseguruaren kontuak eta ikasleak izan ditzakeen bestelako gastuak ere. 

✎ Beka eskatzeko, eskabide orria bete beharko duzu web-orrian.

 info@arabatalent.eus helbidera ere idatz diezagukezu.

Eskaera egiteko epea 2022ko otsailetik maiatzera izango da.