Arabako Foru Aldundiak, Ekonomia Sustapenaren Sailaren bidez, eta Euskadiko Familia Enpresaren Elkarteak (Aefame) lankidetza-hitzarmena berritu dute, iaz familia-enpresaren gobernantzaren arloan hasitako lanari jarraipena emateko.
Hitzarmen honi esker, Aefamera atxikitako familia-enpresei gobernantza-prozesuak abian jartzen laguntzeko ekimenak garatzen jarraituko da, haien jarraitutasuna, lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatuz.
Hitzarmen hau berritzearekin batera, bi erakundeek Arabako familia-enpresa indartzeko duten konpromisoa berretsi dute, enpresa-familiei egungo eta etorkizuneko erronkei arrakastaz aurre egiten lagunduko dieten tresnak eskaintzen jarraitzeko.

