Bilbon, ekainaren 12an, “Familia Plangintza eta Protokoloa” jardunaldia egin zen Beaz Bizkaian (Bilbo), AEFAMEk antolatuta, epe luzera gobernantzak eta iraunkortasunak familia-enpresan duten garrantziaz hausnartzek
Topaketan, profesional eta aditu nabarmenen partaidetza izateko pribilegioa izan dugu, eta haien esperientziek eta ezagutzek oso ikuspegi aberasgarria eman digute
- Javier Lanzagorta – Grupo Lanca
- Iñigo Beraza – Gobesa
- Ricard Agustín Ripoll – Family Business Solutions
- Mikel Alberdi Arambarri – ELKARGI
Javier Lanzagortak eta Iñigo Berazak lehen pertsonan partekatu dituzte beren bizipenak, eta azaldu dute nola landu duten gobernantza beren familia-enpresetan helburu komun batekin: denboraren poderioz irautea eta haztea. Hori guztia Ricard Agustín Ripoll eta Mikel Alberdi Arambarri adituen aholkularitzarekin batera. Azken horiek kanpoko ikuspegi baliotsua eskaini dute horrelako prozesuei arrakastaz heltzeko moduari buruz.
AEFAMEk eskerrak eman nahi dizkie Olatz Goitia Beaz Bizkaiko zuzendariari eta Jorge Berezo Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza Zerbitzuko buruari. Azken horrek mezu argia eta pozgarria helarazi zien bertaratutako guztiei.
Las institucioneErakundeak prest daude familia-enpresei gobernantza- eta ondorengotza-proiektuetan laguntzeko.s
Benetan eskertzen diegu bertaratutako guztiei parte hartu izana, inplikazioa eta konpromisoa familia-enpresaren etorkizunarekin



