Eusko Jaurlaritzako Industria Sailaren bisita Vicrilara.

Berriz ere ekin diegu elkartutako familia-enpresetara egindako bisitei, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailarekin batera. Andoitz Korta Zearreta, industriako sailburuordea, eta José Luis Azkue, Industria Garapen eta Administrazio zuzendaria, VICRILA familia-enpresa bisitatu dute.

Bisitan, José Miguel Lanzagortak, Aefameko presidenteak, enpresaburuen familien inbertsio-ahalegina helarazi die, enpresa horien jarraipena eta hazkundea lurraldean bermatzeko.

Hitzaldiaren ostean, Vicrilaren fabrika ezagutu dute, 1890ean sortua eta penintsula osoan edalontzi eta kopa beirazkoak ekoizten dituen bakarra, baita Pablo Alonso zuzendariaren eskutik bere proiektu nagusiak ere.

Aukera paregabea erakundeek lehen eskutik ezagut dezaten familia-enpresak eta enpresaburu-familiak ingurune egoki bat eraikitzeko eta Euskadin errotuta daudela bermatzeko duten garrantzia.

Scroll to Top