2022 – Tabakalera

«Belaunaldi-trantsizioan dauden familia enpresen errotzea»

Batzarrari buruz:

Batzar Nagusia AEFAME-ko bazkide eta lagunek elkartearen barruko zein kanpoko profesionalen ikuspegi desberdinak ezagutzeko bilera bat izateko sortu da, familia-enpresaren beste errealitate batzuetara hurbiltzeko eta haien lanbide-jardunaren eguneroko erronkei hobeto aurre egiteko.

Batzar nagusia, aukera bat da familia enpresak ezagutzeko eta beraiek Euskal ekonomiari egiten dieten ekarpena goraipatzeko. Elkartearentzat urteko ekitaldirik garrantzitsuena da.

Aurten, gai hau planteatu da: «Belaunaldi-trantsizioan dauden familia enpresen errotzea». Ekitaldian mahai inguru bat izango dugu non aipaturik gaia jorratuko den. Batzar nagusiaren helburua, familia ezberdinen esperientziak partekatzeko topalekua izango da.

Hizlari hauek parte hartuko dute:
Eloi Planes Jauna, Fluidrako Presidente Exekutiboa
Andrés Sendagorta Jauna, SENER-eko Presidentea eta IEF-eko Presidentea
José Miguel Lanzagorta Jauna, Iparvending Taldeko Kontseilari Delegatua

Hizlari hauek haien esperientzia eta ikuspegi desberdinak azalduko dituzte, bertaratutako guztien interesekoa izan dadin.

Helburuak:

  • AEFAME-ko bazkide eta lagunentzat esperientziak eta gogoetak elkarrekin partekatzeko eta belaunaldien arteko espazio bat sortzea
  • Hizlarien eskutik, belaunaldi-transtizioan dauden familia enpresen errotzeari buruz hitz egitea eta gakoak azaltzea
  • Familia-enpresen artean ekimen berriak bultzatzea, gure bazkideen eta lagunen jardunbide onenak ezagutzea erraztuz
  • Enpresa-errealitatearen kanpoko ikuspegi batera hurbiltzea, Euskadiko familia-enpresaren enpresa-sarea dinamizatuz prozesuan