Lehendakariaren agurra

Javier Ormazabal Jauna, AEFAME-ko Lehendakaria

 

Familia Enpresa agurgarria,

Egun on,

Gure Elkartea sortu berri dugun arren,  baina gure  jatorria edo elkartea sortzeko nahia azpalditik datorkigu. Euskadin, Familia Enpresak, beti izan du garrantzia haundia, esango nuke gure gizartearen nortasunaren element garrantzizkoak  izan direla eta horregatik ilusio berbera genuen zenbait familia enpresek elkarrekin hit egin ostean Aefame sortzea erabaki genuen.

Batzuek gaztetatik familia enpresa baten parte izatearen esperientzia bizi izan dugun modura, gustatuko litzaidake etorkizuneko belaunaldiak enpresari lotuta dagoen bizi-proiektu honekin jarraitu ahal izatea.

Badakigu ez dela lan erraza eta familia enpresetan soilik ematen diren  egoera eta baldintzak bizi ditugula, eta beharrezkotzat deritzot gure artean elkarri laguntzea eta esperientziak partekatzea baita konponbiderik onenak bilatzea, gure bizi-proiektuaren jarraipena zihurtatzeko.

Zentzu honetan, elkarri laguntzeko eskema baten barruan, adminiztrazio publikoekin interlokuzio ona eta iraunkorra izateko nahia eta itxaropena daukagu, eta era berean,  gure gizarteari informazio eguneratua emateko konpromisoa hartzen dugu.

Ez dago zalantzarik familia enpresak eta familia enpresariak iraganean bere presentzia eta indarra izan duela Euskadin. Gaur egun bizirik eta indartsu darraiela eta etorkizunean ere, gure gizartearen egitura ekonomikoaren oinarrizko ardatz, aurrerapenaren bermea eta aberastasunaren sortzailea izango dela gizartearentzat eta bere ongizatearen bermea.

Azken urteotan bizi izan dugun krisialdi ekonomiko eta sozialean, Lehman Brothersen eroriera eta beste gauza batzuen ostean, familia enpresak erantzun hobea eman diote egoerari, enplegu mailak hobeto mantenduz, ibertsio berriak sortuz eta hurbileko ingurunearekiko apostua eginez.

Arrazoi hauengatik usted dut bai gizarteak eta baita instituzioek ere hobeto ezagutu behar dutela familia enpresen errealitatea, hauek behar bezala baloratuak izan daitezen eta zihur nago Aefamek hori horrela izan dadin lagunduko duela.

Gurekin proiektu hau elkarbanatzera animatzen zaituztet elkarrekin indartu dezagun.

Eskerrik asko eta laster arte