Kimuaren Praktiken Programaren aurkezpena

Kimuak, Aefameren gazte taldeak, martxan jarri du Praktiken Programa bat familia enpresen gazteek praktikak egiteko aukera izan dezaten bai Euskadin, bai Estatuan edota atzerrian. Proiektu honek familiaren hurrengo belaunaldia diren gazteak prestatzea eta laguntzea du helburutzat. Programa honek bi atal ditu:

  • Lehenengoa praktikak atzerrian egitearen aukera. Family Business Network Elkartearekin izango litzateke, Aefamek Familia Enpresa Instituarekin duen harremanaren bitartez. Praktika hauek oraindik ikasten dabiltzaten gazteei zuzenduta daude eta hilabete bat edo hiruko iraupena izango lukete udan. Bestalde, Masterra edo Gradua bukatu dutenentzat eta lehen lan esperientzia bilatzen ari direnentzat ere izan daiteke, hiru hilabete edota urte bateko iraupenarekin.
  • Bigarren aukera praktikak Euskadin edo Estatuan egitea da. Aefamek Estatuko gainerako Elkarteekin duen harremana kontuan hartuta praktikak egin daitezke beste Lurraldeen Elkarteetako kide diren familia enpresentan.  Aefamek praktikak antolatu ditzake baita ere bere bazkideen artean Euskadin.

Kimuak otsailaren 21ean goizean aurkeztu zuen proiektu hau Gasteizen (Arabako Ganbararen Formakuntza Gunean)  eta arratsaldez Bilbon (UPV/EHU-ko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea). Otsailaren 22an Donostin egin zuen (Deustuko Unibertsitatearen Kanpusean).