Familia Enpresaren garrantzia Euskadin

Apirilaren 7an Aefamek UPV/EHU-ko Familia Enpresaren Katedrarekin, KPMG-rekin eta Sidenorrekin batera antolaturiko ekitaldi bat izan genuen Bizkaia Aretoan “La importancia de la Empresa Familiar en Euskadi” estudioa aurkezteko.

UPV/EHU-ko Familia Enpresaren Katedrak Euskadirentzat egindako estudioa da, IEF-ek (Instituto de la Empresa Familiar) “La Empresa Familiar en España” aurkeztutako estudioaren jarraipen gisa. UPV/EHU-ko Familia Enpresaren Katedra, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuta, IEF-en (Instituto de la Empresa Familiar) Katedren Sarearen kidea da eta Sare hau Aefameri uztartuta dago.

Lehenago, KPMG-k egindako “Perspectivas de España 2017” estudioa aurkeztu zen bere XIII. edizioan Euskadirentzat.

Azkenik, Marco Pinedaren, Sidenorren Zudendari Nagusi Korporatiboaren, hitzaldia izan genuen familia enpresa eta multinazional ikuspuntutik. Egoitzaren eta enpresaren erabaki zentroaren garrantzia aztertu zuen autonomia fiskala duen gure sistema oinarritzat hartuz.