Europako Familia Enpresaren Barometroaren aurkezpena Araban

Martxoak 10, asteazkena, Arabako Ganberan Aefamek Arabako Ganberarekin eta KPMGrekin batera antolaturiko ekitaldi bat izan genuen. Jose Luis Cimiano, Arabako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzaketa Ahalduna, bertan egon zen eta parte hartu zuen.

Ekitaldiak KPMGk egindako bi Ikerketa izan zituen hizpide. Alde batetik, bostgarren aldiz egin den Europako Familia Enpresaren Barometroa eta bestetik Global Family Business Tax Monitor ikerketa.

Europako Familia Enpresaren Barometroa urtero egiten den Estudioa da eta Familia Enpresen Zuzendari eta Jabeen konfiantza  eta haien helburuak eta etorkizuneko kezkak aztertzen ditu. Aurten, gainera, atal berezi bat dauka Euskadiri buruz.

Bestetik, Global Family Business Tax Monitor  Familia Enpresarekin lotura duen konparaketa fiskal batean oinarritzen da. 2014. urteko lehenengo edizioan 23 herrialde europearren sistema fiskala aztertu zuten eta bigarren edizio honetan azterketa globalagoa egin dute, Amerika, Europa, Ekialde Ertaina, Áfrika, Asia eta Ozeaniako jurisdikzio garrantsitzuenak diren 42 herrialdeen sistema fiskalaren azterketaren bitartez.

Estudioak aurkeztu ostean Ega Masterren Zuzendari Nagusia den eta Aefameren Juntako kidea den Aner Garmendiaren, Arabako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Diputatua den José Luis Cimianoren, KPMG-ren kidea den Alex Linacisororen, Arabako Ganberaren Idazkari Nagusia den Eduardo Mozo de los Rosalesen eta Aefameren Zuzendaria den Gaizka Zulaikaren artean elkarrizketa bat egon zen. Haien iritzia eman zuten ikerketek dioten informazioari buruz.

Gaizka Zulaika (Aefame), Aner Garmendia (Aefame), Jose Luis Cimiano (Arabako Foru Aldundia), Eduardo Mozo de los Rosales (Arabako Ganbera) eta Alex Linacisoro (KPMG)

Gaizka Zulaika (Aefame), Aner Garmendia (Aefame), Jose Luis Cimiano (Arabako Foru Aldundia), Eduardo Mozo de los Rosales (Arabako Ganbera) eta Alex Linacisoro (KPMG)