Familia enpresentzako protokolo belaunaldi berri bat

Irailaren 19an Aefamek antolaturiko “Oinordekotza prozesua familia enpresan” Zikloaren lehenengo sesioa ospatu zen.

Ziklo honek sei sesio ditu eta euskal familia enpresarien beharretariko bat lantzeko sortzen da. Enpresariek oinordekotza lantzea eskatzen dute.

Sesioetariko bakoitzean gai honetan aditua den entidade batek bere ikuspuntua plazaratuko du. asu honetan KPMG-ren txanda izan zen eta familia protokoloan oinarritu zen.

 

Kimuaren Akziodun Eskolaren bigarren sesioa

Irailaren 5ean Kimuaren Akziodun Eskolaren bigarren sesioa ospatu zen. Proiektu hau uztailetik azarora garatzen ari da eta sei sesiok osatzen dute. Aefame osatzen duten familia enpresen gazteentzat interes handikoak diren gaiak jorratzen dituzte adituek.

Bigarren sesioaren gaia “Proiektu enpresarialaren eta familiarraren bizkarrezur finantzieroa” izan zen eta Javier Giralek, Deloitteren bazkideak, aurkeztu zuen. Juan Hernández Zayas, Grupo Cosimeten CEOa, sesioan egon zen gazteekin bere esperientzia elkarbanatzeko.

Kurtso honen helburua Euskadiko familia enpresen gazteen hezkuntza berezian sakontzea da.