XIX. Forum Bilera Valentzian

Maiatzaren 12-14 asteburuan XIV. Forum Bilera ospatu da Valentzian, Familia Enpresaren Institutoak (IEF) eta Valentziako Enpresarien Elkarteak antolatuta (AVE).

Familia enpresaren inguruan sakontzeko oso erabilgarria izan den asteburu honek Estatuko lurraldeetako Familia Enpresen elkarteen gazte taldeen kide diren 200 gazte baino gehiago bildu ditu. Kimuaren partez, zenbait kide egon dira.

Antolakuntzak adierazi duenez 2018. urtean bilera hau Santanderren ospatuko da.

2017ko Aefameren Batzar Nagusia

Maiatzak 4, osteguna, Vitoria-Gasteizeko Gran Hotel Lakuan Aefameren urteko ekitaldirik garrantzitsuena ospatuko zen, hau da, Batzar Nagusia. Ekitaldia KPMG-k eta Banco Santanderrek babestu zuten eta Bodega Luis Cañas laguntzaile moduan aritu zen.

Ekitaldia KPMG-k egindako Hidden growth within family business estudioaren aurkezpenarekin hasi zen. Europa mailan familia enpresa arloko kasu arrakastatsuak  aztertzen dituen estudioa da. Arrakastatsuak izan diren eta mediatikoki asko agertu ez diren  kasu hauek gure  familia enpresentzat eredugarriak dira.

Geroago, Aefameren bazkideak diren zenbait enpresari familiarren arteko elkarrizketa izan genuen ondorengotza prozesuaren inguruan. Honako galdera hau erantzun zuten: “¿Noiz hasten da ondorengotza prozesua?” Haien bizipen pertsonalak kontatu zizkiguten  eta haien gurasoak nola ikusten zituzten eta nola ikusten dituzten haien seme-alabak.

Azkenik, Siegfried Meirrekin solasaldia egon zen. Judiotarren holokaustotik bizirik dirauen pertsonetariko bat da. Bere bizipenak eta historioak bizitzaren eta familia enpresaren inguruan pentsarazi egin ziguten.

Batzar Nagusian Arabako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusia, Ramiro Gonzalez, eta Gasteizeko Alkatea, Gorka Urtaran, egon ziren.

Aefameko bazkideen familia argazkia

Aefameko bazkideen familia argazkia