Kimuaren Praktiken Programaren aurkezpena

Kimuak, Aefameren gazte taldeak, martxan jarri du Praktiken Programa bat familia enpresen gazteek praktikak egiteko aukera izan dezaten bai Euskadin, bai Estatuan edota atzerrian. Proiektu honek familiaren hurrengo belaunaldia diren gazteak prestatzea eta laguntzea du helburutzat. Programa honek bi atal ditu:

  • Lehenengoa praktikak atzerrian egitearen aukera. Family Business Network Elkartearekin izango litzateke, Aefamek Familia Enpresa Instituarekin duen harremanaren bitartez. Praktika hauek oraindik ikasten dabiltzaten gazteei zuzenduta daude eta hilabete bat edo hiruko iraupena izango lukete udan. Bestalde, Masterra edo Gradua bukatu dutenentzat eta lehen lan esperientzia bilatzen ari direnentzat ere izan daiteke, hiru hilabete edota urte bateko iraupenarekin.
  • Bigarren aukera praktikak Euskadin edo Estatuan egitea da. Aefamek Estatuko gainerako Elkarteekin duen harremana kontuan hartuta praktikak egin daitezke beste Lurraldeen Elkarteetako kide diren familia enpresentan.  Aefamek praktikak antolatu ditzake baita ere bere bazkideen artean Euskadin.

Kimuak otsailaren 21ean goizean aurkeztu zuen proiektu hau Gasteizen (Arabako Ganbararen Formakuntza Gunean)  eta arratsaldez Bilbon (UPV/EHU-ko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea). Otsailaren 22an Donostin egin zuen (Deustuko Unibertsitatearen Kanpusean).

Neguko VI. Familia Enpresaren Bilera Formigalen

Otsailak 16-17-18-19 Neguko Familia Forumaren VI. Bilera ospatu zen  Formigalen, Aragoiko, Gaztela Leongo eta Madrilgo Lurralde Elkarteek antolatuta.

Bilera honetara Estatuko Lurralde Elkarte desberdinen Forumen kideak hurbildu ziren. Aurten, lehenengo aldiz Kimuaren ordezkaritza ere han egon zen.

Edizio honen nobedadeetariko bat, TrangoWordlen CEOa den Diego Hidalgo asteburu hau gazteekin batera igaro zuela eta beraiekin familia enpresan izan duen esperientzia elkarbanatuko zuela izan zen.

Trasteros-Zaragoza-guardar-equipacion-nieve-esquis-ski

Europako Familia Enpresaren Barometroaren aurkezpena Bizkaian

Otsailak 1, asteazkena, Aefamek KPMGrekin batera antolaturiko ekitaldi bat izan genuen Bilboko Bizkaia Aretoan. Jose María Iruarrizaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzaketa Ahalduna, bertan egon zen eta parte hartuko zuen.

Ekitaldiak KPMGk egindako bi Ikerketa izan zituen hizpide. Alde batetik, bostgarren aldiz egin den Europako Familia Enpresaren Barometroa eta bestetik Global Family Business Tax Monitor ikerketa.

Europako Familia Enpresaren Barometroa urtero egiten den Estudioa da eta Familia Enpresen Zuzendari eta Jabeen konfiantza  eta haien helburuak eta etorkizuneko kezkak aztertzen ditu. Aurten, gainera, atal berezi bat dauka Euskadiri buruz.

Bestetik, Global Family Business Tax Monitor  Familia Enpresarekin lotura duen konparaketa fiskal batean oinarritzen da. 2014. urteko lehenengo edizioan 23 herrialde europearren sistema fiskala aztertu zuten eta bigarren edizio honetan azterketa globalagoa egin dute, Amerika, Europa, Ekialde Ertaina, Áfrika, Asia eta Ozeaniako jurisdikzio garrantsitzuenak diren 42 herrialdeen sistema fiskalaren azterketaren bitartez.

Estudioak aurkeztu ostean Velatiaren Presidentea eta Aefameren Lehendakaria den Javier Ormazabalen eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Diputatuaren artean elkarrizketa bat egon zen. Haien iritzia eman zuten ikerketek dioten informazioari buruz.

Gipuzkoako Pymeen Proiektuaren aurkezpena

Gipuzkoako industriak tradizio luzea du, lurraldeko datuek erakusten dutenaren arabera. 2015. urtean Gipuzkoan 30.000 lanpostu baino gehiago, ia Gipuzkoako industriaren enplegu guztiaren erdia, sortu zituzten  900 enpresa txikiak eta ertainak baino gehiago daude. Indartsu dauden enpresak dira hauek. Izan ere, % 40a baino gehiago hogeita hamar urte baino gehiago darama lurralde honetan jarduten. Urte horietan zehar, ezagutza eta esperientzia handia lortu dute eta kasu askotan horrek nazioarteko merkatuetan egoten lagundu die. % 50 baino gehiago estatutik kanpo esportatu egiten du.

Hala eta guztiz ere, Gipuzkoako enpresa txikien eta ertainen ondorengotza neurri handi batean ezezaguna da eta datu gutxi daude horren inguruan. Informazio gabezia hori konpontzeko, Deusto Business Schoolek, Antonio Aranzabal Fundazioak, Euskadiko Familia Enpresa Elkarteak (Aefame) eta Aldundiak abian jarri dute gaur Donostian aurkezten duten proiektua, lurralderako eta biztanleriarentzako aberastasun sorkuntza mantentzea ahalbidetuko duten neurriak sustatzeko.

Proiektu honek Gipuzkoako, industrialak diren eta industriari lotuta dauden eta familiarrak zein ez familiarrak diren, enpresa txikien eta ertainen aktibitatea bultzatu nahi du. Igorpen estrategien bitartez haien erabakitze zentroa lurraldean mantentzea eta aberastasun sorkuntzaren jarraipena lurraldean mantentzea nahi du.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusia den Markel Olano, Donostiko Deustuko Unibertsitatearen  Kanpusaren Errektoreordea eta Harreman Instituzionalen Errektoreordea den Josean Rodríguez Sanz, Deusto Business School-en Familia Enpresaren Katedraren arduraduna den Cristina Aragón, Aefameren Juntako kidea den José Ramón Fernández de Barrena eta Aranzabal Fundazioko Jokin Aranzabal egon dira aurkezpen ekitaldian.

Uni