Kimuaren Aurkezpena

Azaroak 30, asteazkena, Kimuaren Aurkezpen Ekitaldia izan genuen 19:30etan Bilboko Ercilla Hotelean.

Aefamek Deloitterekin batera antolaturiko ekitaldiak Familia Enpresaren hurrengo belaunaldia eta trantsizioa ondo egitearen garratzia izan zituen  hizpide. 

Ekitaldian Juan Suárez, Aristocrazyren sortzailea eta arduraduna, izan genuen gure artean eta berarekin Familia Enpresa nola ikusten dugun eta gure erronkak  elkarbanatuko genituen.

Juan Suárez, Joyería Suarez Familia Enpresaren kidea eta ibilbide ikusgarria duen gaztea da. Duela gutxi, Marie Claire Moda Saria jaso egin du. 

Bestalde, ekitaldian baita Deloittek egindako Next Generation estudioa aurkeztu zen. Estudio hau etorkizunean familia enpresen arduradun izango diren 100 gazteei egindako elkarrizketetan oinarritzen da. Familia Enpresa  nola bideratuko duten eta kudeatuko duten azaltzen duen informazioa ematen digu. 

Europako Familia Enpresaren Barometroaren aurkezpena

Azaroak 18, ostirala, Aefamek KPMGrekin batera antolaturiko ekitaldi bat izan genuen Kutxabankek Donostiko Arrasate kalean duen bulegoan. Javier Larrañaga, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzaketa Ahalduna, bertan egon zen eta parte hartuko zuen.

Ekitaldiak KPMGk egindako bi Ikerketa izan zituen hizpide. Alde batetik, bostgarren aldiz egin den Europako Familia Enpresaren Barometroa eta bestetik Global Family Business Tax Monitor ikerketa.

Europako Familia Enpresaren Barometroa urtero egiten den Estudioa da eta Familia Enpresen Zuzendari eta Jabeen konfiantza  eta haien helburuak eta etorkizuneko kezkak aztertzen ditu. Aurten, gainera, atal berezi bat dauka Euskadiri buruz.

Bestetik, Global Family Business Tax Monitor  Familia Enpresarekin lotura duen konparaketa fiskal batean oinarritzen da. 2014. urteko lehenengo edizioan 23 herrialde europearren sistema fiskala aztertu zuten eta bigarren edizio honetan azterketa globalagoa egin dute, Amerika, Europa, Ekialde Ertaina, Áfrika, Asia eta Ozeaniako jurisdikzio garrantsitzuenak diren 42 herrialdeen sistema fiskalaren azterketaren bitartez.

Estudioak aurkeztu ostean  Uvescoren Presidentea eta Aefameren Juntako kidea den José Ramón Fernández de Barrena eta Jabier Larrañaga, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Diputatuaren artean elkarrizketa bat egon zen. Haien iritzia eman zuten ikerketek dioten informazioari buruz.

Ekarpenak eta Bizipenak Familia Enpresan

ºUrriak 28, Azkuna Zentroko Bastida Aretoan Aefamek antolaturiko eta Kutxabankek eta El Correok babestutako ekitaldia ospatu zen. Ekitaldiak honako izen hau izan zuen: Ekarpenak eta Bizipenak Familia Enpresan.

Ekitaldian Europako Familia Enpresaren Elkartearen Presidentea den eta Coca-Cola European Partnersen Adminiztrazio Kontseiluaren Kidea den Alfonso Líbano eta Uriach Familia Enpresa kataluniarraren kidea den eta The Rice & Co enpresaren sortzailea eta arduraduna den Pepe Quintero, aritu ziren hizlari bezala.

Ekitaldiak bi zati izan zituen. Lehenengo atalean, hizlari bakoitzak bere historio pertsonala kontatu zuen, bere ekarpena eta bere bizipenak Familia Enpresan. Bigarren atalean, hizlariak hizketan aritu ziren mahai-inguruan eta Familia Enpresarekiko ikuspen seniorra eta juniorra antzeman ahal izan genuen.