Aefameri ETB1eko Gaur Egunen egindako erreportaia

Uztailaren azken asteburuan (30-31), Aefameri erreportai bat egin zioten ETB1eko Gaur Egunen. Alde batetik “Bodega Luis Cañas” eta “Viajes Azul Marino” Familia Enpresak esta bestetik Elkartearen Zuzendaria, Gaizka Zulaika, elkarrizketatu zituzten.

Erreportaiak gertutasuna erakusten du eta Familia Enpresek dituzten balioak plazaratzen ditu, hau da, lurrarekiko sentimendua, lana eta oinordekotza. Bestalde, ikus daiteke baita ere enpresa hauen bigarren belaunaldia gogotsu hartu duela lekukoa eta berrikuntzaren bitartez enpresen hazkundea lortzen ari dela.

Aefamek kritika positiboak jaso ditu bere bazkideen eta lagunen partetik bideoaren inguruan.

Hemen ikus daiteke: Erreportaia

Aefame eta Deustuko Unibertsitatearen arteko lankidetza akordioa

Aefamek, Familia Enpresak Euskadiko ekonomiaren garapenean duen eragina eta ekarpena ikertuko duen Doktoretza-Tesia egiteko lankidetza akordio bat sinatu du Deustuko Unibertsitatearekin.

Jose María Guibertek, Deustuko Unibertsitateko Errekoreak, eta Javier Ormazabalek, Aefameko Presidenteak sinatutako akordioak dio, Doktoretza-Tesia Deustuko Unibertsitateak duen Familia Enpresaren Katedrarekin batera garatuko duela, Euskadiko Familia Enpresaren Elkartearen laguntzarekin batera.

Doktoretza-Tesia 2016/2017 kurtso akademikoan hasi eta hiru urteren bukaeran osatuta egongo da. Lan honek Familia Enpresarekin erlazionatuta dauden zenbait arlo Euskadiko ekomiarentzat zenolako ekarpena eta eragina duten aztertzea du helburutzat. Esparru hauen artean azpimarratu beharra dago enpresa-sorkuntza, berrikuntza, eraginkortasuna baita ere hobekuntza sozialekiko eta ingurune ekonomikoarekiko ekarpena.

                      cropped-fondo-trans-aefame.png          Logo UD Euskera