Urte Bukaera Topaketa

Azaroaren 20an arratsaldez, Getxoko Real Club Maritimo del Abran Aefameren “Urte Bukaerako Topaketa” ospatuko da.

Jardunaldi honen bigarren edizioa da eta 50 edo 100 urte baino gehiago dituzten familia enpresak omentzea du helburu, haien konpromisoa eta lana eskertuz. 

Aurten, familia enpresa protagonista Erhardt familia izango da. 1882. urtean Bilbon kokatu ziren eta gaur arte.

erhardt

Familia enpresentzako protokolo belaunaldi berri bat

Irailaren 19an Aefamek antolaturiko “Oinordekotza prozesua familia enpresan” Zikloaren lehenengo sesioa ospatu zen.

Ziklo honek sei sesio ditu eta euskal familia enpresarien beharretariko bat lantzeko sortzen da. Enpresariek oinordekotza lantzea eskatzen dute.

Sesioetariko bakoitzean gai honetan aditua den entidade batek bere ikuspuntua plazaratuko du. asu honetan KPMG-ren txanda izan zen eta familia protokoloan oinarritu zen.

 

Kimuaren Akziodun Eskolaren bigarren sesioa

Irailaren 5ean Kimuaren Akziodun Eskolaren bigarren sesioa ospatu zen. Proiektu hau uztailetik azarora garatzen ari da eta sei sesiok osatzen dute. Aefame osatzen duten familia enpresen gazteentzat interes handikoak diren gaiak jorratzen dituzte adituek.

Bigarren sesioaren gaia “Proiektu enpresarialaren eta familiarraren bizkarrezur finantzieroa” izan zen eta Javier Giralek, Deloitteren bazkideak, aurkeztu zuen. Juan Hernández Zayas, Grupo Cosimeten CEOa, sesioan egon zen gazteekin bere esperientzia elkarbanatzeko.

Kurtso honen helburua Euskadiko familia enpresen gazteen hezkuntza berezian sakontzea da.

 

Lankidetza akordioa Aefame eta Elkargiren artean

Euskadiko Familia Enpresaren Elkarteak, Aefamek, eta Elkargik lankidetza akordio bat sinatu dute Aefameren bazkideak diren familia enpresen finantzazio baldintza berriak ikertzeko. Horrezgain, akordio honen bitartez Elkargik enpresa hauei dituzten beharren inguruko konsultoria berezitua  eta finantza aholkularitza eskeiniko die.

Akordioa Donostiko Elkargiren bulegoetan sinatu dute Jorge Belaustegik, Elkargiren Zuzendari Komertzialak, eta Gaizka Zulaikak, Aefameren Zuzendariak.

Akordio honi esker, Elkargik Aefameren 53 familia enpresa bazkideei finantzazio aukera berriak eskeiniko die bere proiektuak eta inbertzioak gauzatu ditzaten. Lankidetza akordio honen bitartez bi elkarteek ekitaldi bat antolatuko dute familia enpresek behar dituzten finantzazio aukerak lantzeko heburuagaz.

Bi elkarteek Aefameren bazkideen finantziazioa erraztuko duen informazioa elkarbanatzeko konpromezua hartzen dute. Horrela, Aefameren bazkideak errazago eta azkarrago izan ahal izango dituzte Elkargik eskeintzen dituen garantia zerbitzuak eta abalak. Bestalde, Euskadiko Familia Enpresaren Elkarteak Elkargiri familia enpresaren inguruko analisi desberdinak emango dizkio.

Aefameren Zuzendariak, Gaizka Zulaikak, honako esan du lankidetza akordioaren inguruan: “familia enpresen jarduera profesionala bultzatu behar da, aurrera jarraitu dezaten behar duten finantzazioa erraztuz, eta baita euren proiektuak

Gaizka Zulaika (Aefameren Zuzendaria) eta Pio Aguirre (Elkargiren Zuzendari Nagusia)

Gaizka Zulaika (Aefameren Zuzendaria) eta Pio Aguirre (Elkargiren Zuzendari Nagusia)

 

XIX. Forum Bilera Valentzian

Maiatzaren 12-14 asteburuan XIV. Forum Bilera ospatu da Valentzian, Familia Enpresaren Institutoak (IEF) eta Valentziako Enpresarien Elkarteak antolatuta (AVE).

Familia enpresaren inguruan sakontzeko oso erabilgarria izan den asteburu honek Estatuko lurraldeetako Familia Enpresen elkarteen gazte taldeen kide diren 200 gazte baino gehiago bildu ditu. Kimuaren partez, zenbait kide egon dira.

Antolakuntzak adierazi duenez 2018. urtean bilera hau Santanderren ospatuko da.