Belaunaldiz belaunaldi jarraitzeko familia enpresek aurre egin behar dituzten erronkak

Martxoak 2, Aefamek Numa Fundazioarekin batera  eta Kutxabanken laguntzarekin antolaturiko ekitaldi bat izan genuen.

Numa Fundazioa irabazi-asmorik gabeko familia entitate independiente bat da. Sanz-Gras familiak finantzatu egiten du eta bere helburua gizartearentzat onura sortzea da enpresariei, familiei eta familia negozioaren beste stakeholdersei Family Businessen inguruan ikuspegi berritzaile bat emanez.

Numa Fundazioaren partez Jose Ramon Sanz etorriko zen hizlari bezala. Automobilari 1929tik lotuta egon den eta laugarren belaunaldian dagoen familia baten hirugarren belaunaldiko enpresaria da. Ardura desberdinak izan ditu CEIM-en, Ganberan eta beste foro batzuetan. Gaur egun, Numa Fundazioaren, Numa Taldearen eta CEIM-en Familia Enpresa Batzordearen Presidentea da. PWMS-ren Cofaculty Zuzendaria da baita Chikagoko Booth School of Businessen laguntzarekin.

Jose Ramon Sanzek Family Businessen arlo guztiak dituen eredu global baten bitartez jarraipenaren dimentsioak elkarbanatu zituen entzuleekin. Hirugarren belaunaldiko enpresari bezala izan dituen esperientziez aparte, hamar urte daramatza familia enpresaren inguruan berrikuntza erabiltzen. Ezagupen handiak ditu, familia espainolak, amerikarrak eta hegoamerikarrak izan dituzten esperientziak ezagutzen baiditu. Enpresariei belaunaldi desberdinen lankidetzan oinarritutako ereduak jartzen dizkie eta beraren ustez horiek dira etorkizunean irauteko familia enpresa guztiek dituzten erronkei erantzun hobea ematen dietenak.

Jose Ramon Sanz enpresari pragmatikoa, diziplina anitzekoa, positiboa eta humanista da. Bere idea dana familian hasten eta bukatzen dela da.

Donostiko Arrasate kaleko Kutxabanken bulegoaren barnekaldea.

Donostiko Arrasate kaleko Kutxabanken bulegoaren barnekaldea.